Frantziako aireportuetako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa erdietsi badu ere zuzendaritzarekin, hegaldiak ezeztatuak izan dira barda gauetik Miarritzen.
Euskal Elkargoak erran du beste eremu baten bila ari dela enpresa ezartzeko. Hainbat elkarte ekologista mobilizatu dira hezegunearen artifizializazioaren kontra.
Frantzia erdialdean ETAk baliatu zuen etxe bat alokatzea leporatzen diote. 2021ean Parisko Zigor Auzitegiak ebatzi zuen ezin dela frogatu garai hartan ETAko kide izan zenik.
Bizi mugimenduak adierazi du guztiz legez kanpokoa dela Mugerreko hezegunearen artifizializazioa, eta tokiko 300 lanpostu suntsitzeko arriskuaz ohartarazi du.
Galeria ttipia da Arte Bideak, baina bata bestearen ondoan ezarriak diren margolanek balio dute Jose Antonio Sistiagaren ibilbidea ulertzeko. Iragan astean estreinatu zuten, eta maiatzaren 26ra arte ikusten ahalko da 'Sistiagari omenez' erakusketa.
Marrazkigintzarekin, musikarekin, ikus-entzunezkoekin eta robotikarekin esperimentatuko dute festibalean. Hiru zuzeneko eta tailer bat egongo dira denera, adin guztietako ikusleentzat.